Altzoa ostatua - Bloga

Altzoa ostatuaren blogeko sarrera
Piper txorizeroak eta pikuen mermelada
9 Ira

Batu eta batu, gorde eta gorde

Iraila uzta-hila da gurean. Batu eta batu, gorde eta gorde, uzta berrira arteko janak falta ez daitezen Goiogane baserri honetara zatoztenontzat. Eta guretzat, familiarentzat, han eta hemengo lagunentzat… Jasotzea besteko plazera edo handiagoa izaten baita ematea.

Gaurko euri jasari aurrea hartu eta lehenengo pikuak jaso ditugu asteon. Baita lehen piper txorizeroak ere. Pikuen mermelada egin dugu, eta piper gorriz apaindu dugu Musikortako ataritxoa.

Eta intxaurrak ere hasi dira, tak-tak-tak jausten… Bestetan baino pare bat aste lehenago! Batu eta gorde beharko dira horiek ere!