Altzoa ostatua - Bloga

Altzoa ostatuaren blogeko sarrera
Udako ortuariak
31 Abu

Eman eta hartzearen plazera partekatuz

Bedar “txarrak” zapran egon dira aurten gure ortuan. Izan ere, ostatuko lanak ez digu utzi ortuan egunero-eguneroko zaintza egiten, tartekakoa baino… Baina  horren ordez, Altzoan oporrak egiten egon direnetako batzuek, haur eta guraso, ortuan eta oilotegian une politak igaro dituzte gurekin. “Zelako plazerra gaurko afaria biltzen jardutea!”. Ba bai, horrelaxe da. Guretzat ere, beti berton bizi arren, egunero da gauza handia lurrak emoten diguna hazten ikustea, jasotzea eta jatea. Zer oinarrizkoagorik. Zer ederragorik.