Lege oharrak

Pribatutasun politika

15/1999 Datu pertsonalak babesteari buruzko legeak jasotzen duena betez, ALTZOA OSTATUAK zure datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dituela jakinarazten dizu. Fitxategi horren erabilera bakarra gure ostatu zerbitzuak eskaini eta kudeatzea da. Fitxategi horren zaintza, legeak ezarritako konfidentzialtasun eta segurtasun-neurriak errespetatuz egingo da eta inolaz ere, ez dira eskualdatu edo partekatuko ALTZOA OSTATU-tik kanpo dagoen beste edozein erakunderekin. Halaber, fitxategi horretan zure datuak sartzea, zuzentzea eta baliogabetzea eska dezakezu edo horiek erabiltzearen aurka ager zaitezkeela jakinarazten dizugu bide hauek erabiliz:

  • Posta elektronikoa: info@altzoa.eus
  • Komunikazioaren lege fitxategiaren arduradunei idatziz:
    Xabi Navarro Etxeberria
    Altzoa ostatua
    Goiogane baserria, Odiaga auzoa 3
    48289 Amoroto (Bizkaia)

Lege oharra

1. Sarrera

Web honen sarbidea edozein erabiltzaileren aldetik egindako araudi honetako termino, baldintza, komunikazio, ohar eta beste gainontzeko legezko oharren aurretiko irakurketa eta onarpenera baldintzatuta dago.

Sarbideak eta ondorengo erabilerak, erabiltzailearen edukiaren osotasunarekiko onespen berariazkoa, osoa eta erretserbarik gabekoa dakar.

Erabiltzailea hemengo nabigaziorako baldintza orokorren edukiarekin ados ez balego, web-orri honetatik irten beharko litzateke, bertan eskaintzen diren zerbitzuetara sartu edo eta hauek erabili gabe.

Halaber, modu berariazkoan eta salbuespenik gabe onartzen du, web-orri honetara sartzearen eta honen erabileraren eta bertan eskainitako zerbitzuen eta zerbitzuen edukien erabileraren erantzule bakarra dela.

Web-orri honen sarbidea doako izaera du eta bertan nabigatzeak ez du aurretiko harpidetzarik edo erregistrorik behar.

Beste web-orrialdeetara loturak, erabiltzaileak orri horiei eman diezaieketen erabilerara, orrialde hauen erabilera baldintza orokorretara, orrialde bakoitzak ezarritako baldintza orokorretara eta behin-behineko baldintza espezifikoetara atxikituta daude.

Baimendutakoaz kanpoko beste edozein erabilera espreski debekatuta dago.

Xabi Navarro Etxeberriak (aurrerantzean ALTZOA ostatua) alde bateko eran eta edozein unetan alda dezake, bere web-orriaren konfigurazioa, bere zerbitzu baldintzak eta edukia ere. Horrez gain, web-orria bera ezabatu, mugatu edo eten dezake behin-behineko edo betirako.

2. Web-orri honen jabearen nortasuna

Web-orri honen erantzulearen datu identifikagarriak hauek dira:

Xabi Navarro Etxeberria
ALTZOA OSTATUA
Goiogane baserria, odiaga auzoa 3
48289 Amoroto
Bizkaia
IFZ: 15962718-M
info@altzoa.eus

3. Zerbitzu-emailearen eskubide eta betebeharrak

  1. Zerbitzuaren hornitzaile gisa, ALTZOA OSTATUA -k web-orri honetan eskaintzen diren zerbitzuak aurrera eramatea, erabiltzailearekin burutu daitezken komunikazioen pribatasuna modu eraginkorrean bermatzera eta noizbehinka sor daitezken kexei erantzuna ematera behartuta dago.
  2. Zerbitzuen mantentze, konponketa, gaurkotze edo hobekuntza lanak burutu behar izanez gero, ALTZOA OSTATUA -k honen sarbidea behin-behingoz eta aurre-abisurik gabe eteteko eskubidea du eta zerbitzuak eman edo hauek gehiago ez eskaintzeko eskubide erreserba ere, ahal izanez gero erabiltzaileari jakinarazten saiatuko delarik.
  3. Erabiltzaileek web-orri honen bitartez hornitzen zaizkien zerbitzuez edo/eta datuez edo/eta informazioaz egiten duten erabilera beraien kontu eta arriskupean egingo dira.
  4. ALTZOA OSTATUA -k du web-orri honen jabetza intelektualaren eskubideen titulartasuna.

4. Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak

  1. Edozein momentutan, erabiltzaileak web-orri honen zerbitzuen legezko erabilpena egin behar du, indarrean dauden legeen arabera, ALTZOA OSTATUA -ren jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.Zentzu honetan, erabiltzaileak web honen bidez burutzen dituen jarduerak legera, moralera, ordena publikora eta ohitura zintzoetara egokituko direla bermatzen du eta inola ere ez dela ALTZOA OSTATUAREN izen on eta irudi komertzialarentzako iraingarriak izango.
  2. Erabiltzaileak ez du burutuko ALTZOA OSTATUA -k bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bidez web-orriaren edukiaren kalte edo aldaketarik eragingo duen, ez eta bere jarduera oztopatuko duen ekintzarik, inolako arazo teknikorik sortu gabe, birus informatikoak eraman ditzaken elementurik transferitu gabe edota web honetan kalte egin, nahastu, osoki edo zati batez oztopatu, ez eta beste erabiltzaileen posta elektronikoan bitartekatu edo aldatuz.
  3. Sartutako datuen egiatasuna erabiltzailearen erantzukizun erabatekoa da, hau dela eta, datu okerrak edo ezegokiak emanez gero, ALTZOA OSTATUAK erabiltzaileari web-orri honetara sartzeko debeku eskubidea gordetzen du.

5. Bermeen salbuespena eta web-orriaren eta bere zerbitzuen funtzionamenduarekiko erantzunkizuna

  1. Edozein kasutan, ALTZOA OSTATUA -k bere ahalegin handienak egingo ditu WEB honen erabilgarritasun iraunkorra lortzearren.
  2. ALTZOA OSTATUA.–k erabiltzaileen eskuetan jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak hirugarrenei datu hauetara sarrera eragozteko. ALTZOA OSTATUA.-k datu pertsonalen segurtasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko diren segurtasun tekniko eta antolakuntza neurri guztiak ezarri ditu.
    Zentzu honetan, ALTZOA OSTATUA – k ezagutza hau gertatuz gero sor daitezken kalte-galerekiko erantzukizun oro salbuesten du.
  3. ALTZOA OSTATUA.-k arlo honetan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarriak dituen arren, ez du bermatzen birusak ez eta web-orri hau osatzen duten beste edozein elementu, erabiltzailearen sistema informatikoan edo bere dokumentu elektronikoetan eta bere sistema informatikoan gordetako fitxategietan aldaketa sor dezaketenik (software eta hardware) ez dagoenik.ALTZOA OSTATUA -k ez du bere gain hartzen edukietan ager daitezken eta sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan etb. aldaketak sor ditzaketen birusek sor dezaketen izate oroko kalte-galeren erantzunkizunik.
  4. Erabiltzaileek web-gune honi ematen dieten erabilera ez dago ALTZOA OSTATUA -ren kontrolpean. Bereziki, elkarte honek ez du bermatzen erabiltzaileek web-orri hau baldintza orokorrak jarraituz erabiliko dutenik eta, bere kasuan, aplikagarri izan daitezken baldintza bereziak jarraituz, ez eta modu arduratsu eta zuhurrean egingo dutenik ere.

6. Jabetza intelektuala

Web-orri honen edukiari dagozkion eskubide guztiak ALTZOA OSTATUA -renak dira.

ALTZOA ostatua -ren diseinu, irudi, mapa, grafiko, marka, errotulu, zeinu bereizgarri edo logotipoak, ALTZOA ostatua -ren titulartasuna dute, hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubide guztiak dituelarik.

Erabiltzailea web-orri honetan nabigatzean ager daitezken beste elkarte batzuen logotipo edo zeinu bereizgarriak elkarte bakoitzarenak dira eta hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubideak dituzte, web-orri honetan, bere kasuan, gehituak izan daitezen espreski baimenduz.

Web-orri honetara sartzen den erabiltzaileak ezin du lortutako informazioaren ondorioz lehen aipaturiko elementurik kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, ugaldu, argitaratu, utzi, saldu edo produktu edo zerbitzu berriak sortu.

7. Web-orriko estekak

Web-orri honek ALTZOA ostatua -k kudeatzen ez dituen beste atari edo web-orrietako loturak izanez gero, elkarte honek adierazten du ez duela inolako kontrolik aipatutako atariengan, eta ez duela erantzunkizunik bertako edukiarekiko.

8. Klausulen baliogabetasuna eta indargabetasuna

Web-orri honen erabilera eta nabigazioko baldintza orokor hauen klausularen bat erabatean edo zatika baliogabe edo indargabe adieraziko balitz, xedapen horri edo baliogabe edo indargabe adierazitako bere zati horri soilik eragingo lioke beste gainontzekoan iraunez, baldintza orokorren gainerakoa eta xedapen hori edo honen eragindako zatia ez jarritzat ulertuko da, baldin eta baldintza orokor hauentzat funtsezkoak izaki, modu osoan eraginak beharko luketelarik.

9. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Erabilera eta nabigazio baldintza orokor hauek bai eta erabiltzailearen eta ALTZOA ostatua-ren arteko harreman oro Espainiar Legeriak aztertuko ditu.

Baldintza orokor hauen izate edo edukiaren edo erabiltzailearen eta ALTZOA ostatua-ren arteko harremanen ondorioz sortutako edozein auzirako, bi aldeak, egokitzen zaien beste edozein foruri espreski uko eginez, Bilboko(Bizkaia) Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskumen erabatekoaren menpe egongo dira.

Cookien politika

Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar diren cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den www.altzoa.eus web-orriko cookie-en politika. Cookie bat web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bidea ematen diote web-orriari. Zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den edota erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.

Web-orri honetan erabiltzen diren cookie-ak

Web-orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. altzoa.eus web-orriak erabiltzen dituen hirugarrenen cookie-ak Google Analytics-en analisi cookie-ak dira; ez du publizitate cookie-rik edo portaera-publizitatearekin lotutakorik erabiltzen.

Analisi cookie-ek erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute eta, horrenbestez, web-zerbitzua erabiltzen dutenen estatistika neurketak eta analisiak egitea da cookie hauen helburua. ALTZOA OSTATUAREN web-orriaren nabigazioa aztertzen da, zerbitzuen eskaintza hobetzearren.

Cookie propioak altzoa.eus berak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik -hau da, erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua ematen duen ekipotik- erabiltzailearen ekipora bidaltzen dira. Cookie horiek Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira, beraz, ez da beharrezkoa horiei buruz informatzea edo erabiltzeko baimena eskatzea.

Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzeko informazioa

Zeure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatzeko aukera duzu, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

Erabiltzaileak web-orri honetako analisi cookie-a baliogabetu nahi badu, Google Analytics-ek eskaintzen dituen baztertze sistemak balia ditzake.

Erosketa baldintzak

Honakoak dira web-orriaren bidez egindako erreserba bat bertan behera uztean, egindako ordainketarekiko irizpideak, kantzelazioa burutzen den egunaren arabera:

  • Sarrera eguna baino 28 egun lehenago edo gehiago: ordaindutakoaren %100a itzuliko da (banku gastuak salbu).
  • Sarrera eguna baino lehenago, 28 eta 15 egun bitartean:
    ordaindutakoaren %50a itzuliko da (banku gastuak salbu).
  • Sarrera eguna baino 14 egun edo gutxiago geratzen direnean: ez da dirurik itzuliko.