Altzoa ostatua - Bloga

Altzoa ostatuaren blogeko sarrera
Altzoa bizi baratzea
23 Eka

Uda hasi da eta San Joan loratu da (Hypericum perforatum)

Beste leku batzuetan Santio belarra deitzen diote; hemen San Joan lorea. Hiperikoa. Propietatez jositako landarea. Sendabedar kontuetan gu zaleak gara eta oinarri-oinarrizko jakintza baino ez daukagu oraingoz… Baina gehiago dakitenen eskutik, (adibidez, Nekane Martiarena-ren Sendabelarrak liburua, Berria-k argitaratua, erabiliz), urtero prestatzen dugu San Joan lorearen olioa. Erredurentzat eta min erreumatikoentzat oso ondo dator. Litro erdi bat oliba olio eta 150 gramo san joan lore nahasi eta 30 egunez uzten dugu eguzkitan beirazko ontzitxo batean. Ondoren, iragazi, gorde eta prest dago.


Inguruan ditugun bedar sendagarri zein jangarriak ezagutzea eta biltzea da Altzoan beti (batik bat uda garai honetan) egin daitekeen plan polita.

Altzoa bizi baratzea