Konponketak

Musikortaren gainean, tailerra. Han, mota guztietako soinu tresnak konpontzen ditugu: Altabozak, anplifikagailuak, mikrofonoak,… Estudioko tresnak ere guk geuk konpondu eta moldatzen ditugu.

Bizi garen mundu aldrebes honetan, gauzak izorratzeko prest fabrikatzen dira, laister batean apurtzeko pentsatuak daude. Konpontzea garestiagoa dela esaten digute, eta horrela da kasu askotan, baina gu, ekinak gero, ez gaude praktika honekin ados, eta konpontzen saiatzen gara.
Soinu tresna zenbaitek, gainera, badu balore sentimentala bere jabeentzako. Eta horrek munduko diru guztia baino balore gehiago dauka.

Maite duzun trasteren bat ez badabil, ekarri. Gure maitasun guztiarekin berpizten saiatuko gara.