Zer egiten dugu

Grabaketak

Diskak, maketak, bikoizketak edo bestelako grabaketak egiten ditugu Musikorta. Gero pistak diska gogor batetan entregatu ditzazkegu.

Nahasketak

Nahi izan ezkero, zuek ekarritako pistak edo gurean grabatutakoekin egingo dizkizuego nahasketak, era analogiko edo digitalean.

Masterizazioa

Zuen nahasketak borobiltzeko, azken ukituak emateko, mastering-a ere egiten dugu, modu analogiko zein digitalean.

Estudioaren alokairua

Estudioa teknikaririk gabe ere alokatzen dugu. Horrela zeuen erara egin dezakezue grabazioa, nahasketa edota edozein motatako produkzio edo lan saio.

Audio asesoria

Zure soinu instalazioari buruz edozein duda izan ezkero, jarri gurekin harremanetan eta saiatuko gara zu laguntzen. Konpromisorik gabe.

Sonorizazioak

Mota guztietako sonorizazioak egiten ditugu. Gure soinu ekipo propioa dugu, sonorizazio txikiak egiteko, beti ere. Bertso saioetarako soinu ekipo berezia dugu, ulergarritasuna errazten duena. Kontsulta eiguzu konpromisorik gabe.

Alojamentua

Gure estudioan pasako dituzuen egunetarako, aukeran duzue gure etxean bertan ostatua hartzea. Nahi izan ezkero, otorduak ere eskentzen dizkizuegu.
  • Gure soinu estudioko gelak eta ekipamentua ikusi dezakezue hemen.
  • Gure sonorizazio ekipoen ezaugarriak hemen dituzu.
  • Gure estudioko prezioak hemen ikusi ahal dituzue. Beti dira negoziagarriak.
  • Gure gelak zein otorduak ikus ditzazkezue hemen.